administration-architecture-buildings-1573471.jpg

EZ DEKOZUE

Ez dekozue idearik zegaittik agertzen dan Mexiko hemen?

Lasaitu eta bota beherantza.

 

1.FASEA

GOOGAZen lehenengo fasean, “Escape Bus” batek Bizkaiko eskualde ezberdinetako 8 udalerri bisitatuko ditu. Herriko 3-4 gaztez osatutako taldeek, elkarrekin lan egin beharko duzue autobus barruko jolas eta erronkei modu bizkor eta original batean erantzuna eman eta autobusetik ahalik eta arinen irtetzeko. Egongo ahal da zuen taldea zuen herriko 3 talderik onenen artean?


2.FASEA

Herri bakoitzeko 3 denborarik onenen artean egonez gero, Bizkaiko Kopan parte hartzeko aukera izango duzue. Bilbon ospatuko den txapelketa honetan, Bizkaiko beste udalerri batzuen aurka lehiatuko zarete, Garapen Jasangarriko Helburuei aurre egiteko proiektu ekintzaileak garatzen. Epaimahaiak, proiekturik onena aukeratuko du, eta zuena izanez gero, Mexikora bidaiatzeko aukera izango duzue talde bezala (gastu guztiak ordainduta).


3.FASEA

Bizkaiko Kopako talde irabazleak zuzenean izango du aukera IATA Bootcamp-ean (Innovation Across the Americas) parte hartzeko. Bootcamp hau, Pueblako Universidad Iberoamericanan egiten den programa bat da, “Berrikuntza Frugalean” oinarritutako proiektuak sortzeko helburuarekin. Unibertsitate honez gain, beste unibertsitate batzuk ere parte hartzen dute bertan; esaterako Hustoneko edo Santa Clarako unibertsitateak, Huejotzingoko unibertsitate teknologikoak edota Pueblako politeknikoak.

Talde hau izango da Europa guztitik parte hartuko duen lehena!

Anima zaitezte, sorpresa piloa izango da prozesu guztian zehar!